Gizarte zerbitzuak

ONCEk gizartearen onari begira egiten du lan, eta horrekin lotuta dago erakundearen azken helburua; hau da, bere afiliatuen autonomia pertsonala eta gizarteratzea sustatzea.

Gizarte zerbitzu espezializatuak dira erakundearen ikur nagusi. Horren erakusle, urtean 230 milioi euro baino gehiago bideratzen ditu ONCEk gizarte ekintzara (2009ko datua).

ONCEren zerbitzu ereduak ez dauka parekorik mundu osoan. Itsuek eta ikusmen desgaitasuna dutenek behar dituzten alderdi edo/eta zerbitzu espezializatu guztiak biltzen ditu: hezkuntza, enplegua, errehabilitazioa, egokituriko laguntza teknikoak, komunikazioa eta informazioa eskuratzeko aukera, kirola, aisia eta abar.

Milaka herritarrek erakundearen joko produktuak erostean egunero egiten duten inbertsio solidarioari esker eskaintzen ditu ONCEk itsuentzako zerbitzu espezializatuak.

Autonomia pertsonala

Collage Autonomía PersonalItsuek edo/eta ikusmen desgaitasuna dutenek erabateko autonomia pertsonala lortzean betetzen dute ONCEren gizarte zerbitzuek haien helburu gorena. Zerbitzuak espezializatzea funtsezkoa da emaitzak lortzeko.

Erakundeko profesionalek lan aparta egiten dute ONCEko afiliatuen bizitzako eremu guztiak biltzen dituzten errehabilitazio zereginetan.

Hainbat helburu betetzen dituzte denborarekin eta pazientziarekin; hala nola, aprobetxagarria den ikusmen hondarrari ahalik eta etekin handiena atera arte, orientazio eta mugikortasun egokiak eskaintzea.

Kalitatezko arreta pertsonalizatua ematean, emaitza onak lortzen dira. Joan-etorrietarako makila erabiltzea edo autonomia erraztuko duen gida-txakur bat aukeratzea aldez aurretiko ikasketa eskatzen duten aukerak dira.

Hezkuntza munduan barneratzea

ONCE erakundeak hezkuntza eredu barneratzailea bultzatzen du, erakundeko kide diren haur itsuek Espainiako edozein eskola edo institututan ikasteko aukera izan dezaten. Hori horrela, gaur egun % 98k jasotzen dute hezkuntza normalizatua. ikusmen desgaitasuna duten 7.500 ikasle inguru joaten dira eskola arruntetara.

Dena dela, ONCEren talde espezifikoetako 500 profesional ingururen laguntza jasotzen dute gaztetxoek, ikasketa prozesua erraztu eta ikasgelan erabat integratzeko material irisgarria eskainiko dizkietenak. Laguntza hori irakasleei, ikaskideei eta familiei ere eskaintzen diete, guztiak baitaude hezkuntza prozesuan sartuta.

Ikusmen desgaitasuna duten haurrentzako eta gazteentzako irakaskuntza bereziak biltzen dituen prestakuntza ONCEren erreferentziazko bost zentroren bitartez egiten da. Zentroak Madrilen, Bartzelonan, Pontevedran, Sevillan eta Alacanten daude. Hezkuntza Baliabideen Zentroak (CRE) izena dute eta arautu gabeko prestakuntza zikloak eskaintzen dituzte, lan merkatuaren eskakizunen araberakoak, edo, bestela, haur edo gazte gor-itsuentzako irakaskuntza espezializazioa.

Braillearen irakaskuntza, egokitutako informatika-ekipoen erabilera, ikasketa-teknikak, orientazioa eta mugikortasuna, gizarte gaitasunak eta abarrek osatzen dute ikusmen desgaitasuna duten ikasleek jasotzen duten heziketa espezifikoa.

Gortasun-itsutasuna

Usuario de bastón rojo y blancoEntzumen eta ikusmen gutxitasuna biltzen dituen desgaitasunari deitzen diogu gortasun-itsutasuna. Desgaitasun horrek eragiten dituen premia bereziak eta komunikazio arazoak bakoitzaren desgaitasun mailaren araberakoak izango dira.

ONCEko kide diren itsuen artean, entzumen desgaitasuna ere badutenak dira «afiliatu gor-itsuak».

Laguntza eskaintzeko helburuarekin eta ONCEk hala eskatuta sortu zen Gor-itsuei Laguntzeko ONCE Fundazioa (FOAPS), 2007an.

Prestakuntza eta enplegua

Garapen profesionala, premia ez ezik, desgaituak gizarteratzeko bidea ere bada. Zailtasunez beteriko bide horretan, funtsezkoa da prestakuntza ona jasotzea. Horregatik, ONCEk bi norabidetan egiten du lan: alde batetik, prestakuntzaren garrantzia azpimarratzen eta, bestetik, lan munduan parte hartzen duten gizarte eragileen konpromisoa bilatzen.

Ikusmen desgaitasuna duten pertsonen lan iturri nagusia ONCEren kupoia eta ausazko beste joko batzuk saltzea da, baina bestelako lanak egiteko prestakuntza ezin hobea duten itsu ugari dago: abokatuak, ekonomialariak, interpreteak, musikariak, psikologoak, kazetariak, pedagogoak, informazio sistemen teknikariak... Eta guztiak daude beren balioa erakusteko aukera baten zain.

ONCEk lanbide heziketan parte hartzen du eta bertan modulu espezifikoak antolatu eta irakasten ditu, adibidez, telefonia, telemarketina, informatizaturiko estenotipia, informatika sareen kudeaketa eta abar. Horretaz gain, bekak eta laguntzak eskaintzen ditu ikasketak egiteko, prestakuntza jasotzeko eta birziklatzeko, baita informatika ekipoak egokitzeko ere.

alumnos de la escuela de fisioterapia haciendo prácticasBestalde, ONCEk Fisioterapia Eskola Unibertsitarioa Abre Web externa en ventana nuevaere badu. Eskola Madrilgo Unibertsitateari atxikita dago eta bertatik hainbat eta hainbat fisioterapia espezialista ateratzen dira urtero; izan ere, ikusmen desgaitasuna duten pertsonak asko nabarmentzen dira lanbide horretan, bai osasun zerbitzu publikoetan bai pribatuetan, eta adar horretako profesional guztiek aitorturiko ospea lortzen dute.

Ehunka profesionalek lan egiten dute hainbat arlotan; hala nola, irakaskuntzan, osasun arloan, komunikazioan, zuzenbidean, musikan edo administrazioan.

ONCEk, gainera, enplegua sortzera bideratutako eragilea den aldetik, 16.000 lanpostu sortu ditu 2004/2011 aldian, eta desgaitasuna duten pertsonak trebatzeko 32.000 ekintza gauzatu ditu. Horixe zen, hain zuzen ere, Estatuko Administrazio Nagusiarekiko hartutako konpromisoa.

Kultura

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Hitzarmenak kulturaren irisgarritasunaren garrantzia aitortzen du, ezinbestekoa baita «desgaitasuna duten pertsonak giza eskubide guztiez eta oinarrizko askatasunez erabat goza dezaten».

Ideia horri jarraiki, ONCEk hainbat bitarteko eskaintzen ditu pertsona itsuek kultura osatzen duten diziplina eta adierazpen guztiez goza dezaten: hala nola antzerkiaz, musikaz, arte plastikoez, ikus-entzunezko ekoizpenez, literaturaz eta abarrez.

Itsuen erakundeak honako arlo hauetan parte hartzen du zuzenean:

  • • Ekoizpen bibliografikoa. Bi zentro ditu zerbitzu espezializatu honek (bata Madrilen eta bestea Bartzelonan), eta haren helburua literatur lanak edo testu espezializatuak braillez, tintaz, soinu euskarrian eta euskarri digitalean editatzea da. Lanen interesa eta ONCEko kideen eskaerak hartzen ditu aintzat zerbitzu horrek bibliografia ekoizteko orduan, kideek nahi dutenean eska baititzakete liburuak. Base informatizatu baten bitartez, hainbat euskarritako funts bibliografikoak kontsulta daitezke.
    Gainera, unibertsitateekin eta argitaletxeekin eginiko hainbat hitzarmenei esker, Espainiako itsuek euskarri informatikoan eskura ditzakete haien lanak.

  • • Literatur sorkuntzarako pizgarriak. Lehiaketak antolatzen ditu erakundeak literatur sorkuntza bultzatzeko. Horren isla dira, esaterako, eleberri, ipuin eta poesia kategorietarako Tiflos sariak. Urteak daramatza ONCEk lehiaketa hori antolatzen, eta ospetsu bihurtu da jada. Bestalde, katalanezko Roc Boronat literatur lehiaketa ere antolatzen du. Eta, haurrentzako bakarrik, Prometeo sariak antolatzen ditu.
  • Tiflos sariek kazetaritzari eskainitako atal bat ere badute, informazioaren tratamenduaren funtsa sentiberatasunez atzematen duten eta desgaitasuna dutenak gizarteratzearen alde egiten duten lanak saritzeko.

  • • Audiodeskribapena. Itsuek antzerkiarekin eta zinemarekin ahalik eta gehien goza dezaten, ONCEk audiodeskribapena izeneko sistema du. Sistemaren helburua xehetasun bisualei buruzko informazioa (mugimenduak, keinuak, jantziak...) soinu bidez ematea da. Zineman, soinu banda baten bidez txertatzen dira iruzkinak; antzerkian, berriz, hargailu txiki baten bitartez igortzen zaio informazioa itsuari. Nabarmentzekoa da 2009ko abenduaz geroztik audiodeskribapen sistemaz lagundutako film estreinatu berriak eskaintzen dituela Madrilgo zinema areto batek (Roxy B).

Ikusteko eta ukitzeko museoaWeb externa

Kirola

Collage deporteIkusmen desgaitasuna duten haurrek, gazteek, helduek eta nagusiek hainbat kirol egin ditzakete, egokitzapen erraz batzuk gauzatuz gero.

Besteak beste, honako hauek ditugu inolako oztoporik gabeko kirolen artean: igeriketa, atletismoa, txirrindularitza tandemean, judoa, eskia, areto futbola, mendia, xakea eta goalball delakoa (itsuentzat bereziki sortua). Oinarrizko kirolean, eskola txapelketetan, goi lehiaketako kiroletan... Nork bere buruarentzat egokiena den kirola aurkitu ahal izango du.

Erakundeak, bestalde, laguntzak eta pizgarriak eskaintzen dizkie goi lehiaketarako gaitasuna duten kirolariei. Kirol diziplina guztiak 1993an sorturiko Itsuentzako Kirolen Espainiako Federazioan (FEDC) bilduta daude. Duela zenbait urtetatik hona, kirol bakoitza dagokion federazioan sartzea ere bultzatzen da; adibidez, tandemeko txirrindularitza. Kirol horretako hautesle nazionala desgaituentzako txirrindularitzaren aldaera guztien hautatzailea ere bada, Espainiako Txirrindularitza Federazioaren babespean. Urrats garrantzitsua da hori desgaituen kirola normalizatzeko bidean. Hona hemen FEDCek biltzen dituen diziplinak: xakea, atletismoa, txirrindularitza tandemean, eskia, areto futbola, goalball (itsuentzat eta ikusmen urritasuna dutenentzat bereziki sortua), judoa, mendia, igeriketa eta tiroa.

Bestalde, Paralinpiar Jokoak ikusmen desgaitasuna duten kirolarien maila bikainaren erakusgarri dira. 2008ko Beijingo jokoetan agerian gelditu zen hori. Espainiako Batzorde Paralinpiarraren presidentetza hain zuzen ere ONCEren eskuetan dago gainera. Bultzada handia jaso zuen arlo horretan, Estatuko Administrazioak ADOP Plana jarri zuenean abian (Kirol Paralinpikoak Laguntzeko Plana). Plan horrek desgaitasuna duten eliteko kirolariei hurrengo Paralinpiar Jokoetarako prestatzen laguntzen die; kasu honetan, 2012an Londresen jokatuko direnetarako.

Compartir en: