Nazioterko ONCE

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) egindako kalkuluen arabera, munduan 161 milioi lagun inguru daude itsu edo ikusmen arazo handiekin, eta horietatik 40 milioi erabat itsuak dira. Gehienak garapen bidean dauden herrialdeetan bizi dira eta ez dute hezkuntza, errehabilitazioa edo enplegua lortzeko modurik. Labur esanda: aukera berdintasunik ez dute gainerako herritarrekin alderatuta.

Collage de imágenes de las escuelas saharauis para niñas y niños ciegos Egoera horren aurrean, ONCEk ahal duen heinean lagundu egiten du pertsonen errehabilitazioan eta errehabilitazio sozialaren oinarrizko alderdietan. Gaur egun, desgaitasunaren arloan aritzen diren nazioarteko 30 erakunde baino gehiagotan hartzen du parte, gertakari berezietan eta premia larriko egoeretan ematen duen laguntza gorabehera. Haitiren kasuan, adibidez.

2010eko urtarrilaren 12an, lurrikara bortitz batek astindu zuen herrialdea. Port-au-Prince hirian izan zuen epizentroa, eta hainbat erreplika izan zituen ondoren. Jende askok galdu zuen bizia hondamendi horretan, eta izugarrizkoak izan ziren galera materialak. ONCEk eta bere Fundazioak kanpaina solidario bat antolatu zuten, eta laguntza bidali zioten Haitiko Itsuen Erakundeari, gizarteko talde zaurgarrienetako bat izaki.

Salbuespenezko gertakari horiek alde batera utzita, hiru dira ONCEren lanaren ardatz nagusiak: oro har desgaitasuna duten pertsonak eta bereziki itsuak ordezkatzea, heztea eta enplegua sustatzea. Horrez gain, teknologia berriekin, kulturarekin eta kirolarekin loturiko beste proiektu batzuk ere bultzatzen ditu.

Nazioarteko ordezkaritzaAbre ventana nueva

Nazioarteko hezkuntzaren arloanAbre ventana nueva

Nazioartean enplegua sustatzeko arloanAbre ventana nueva

 

Compartir en: