Nazioartean enplegua sustatzeko arloan
Gizarteratzeko eta normalizaziorako tresna nagusia lana da. Ideia horri eutsita, ONCE gogor aritu da ekinean, politika publikoen bitartez eta sektore pribatuaren konpromisoarekin egiazkoa izan dadin desgaitasuna duten pertsonek lanpostua izateko duten eskubidea. Espainian eta Europan emaitza onak lortu badira ere, ezin da horrelakorik esan garapen bidean dauden herrialdeen kasuan, nahiz eta nazioarteko lankidetzarako proiektu asko jarri diren horietan abian.
Aipamen berezia merezi du Portugalek, herrialde garatua bada ere, lankidetza jaso duelako Portugaleko itsuen ACAPO erakundearen bidez (http://www.acapo.pt/).
Beste arlo batzuetan ere gizarte konpromisoak hartu ditu ONCEk; esaterako, teknologia berrietan, kulturan eta kirolean.
- Informazioaren teknologia berrietan irisgarritasuna izatearen babesle iraunkorra da ONCE, tresna horiek funtsezkoak bilakatu direlako bizitza modernoaren alderdi askotan. Azpimarratzekoa da Webguneen Irisgarritasunerako Munduko Partzuergoan duen parte-hartzea (W3C, http://www.w3c.es/).
Ikuspegi kulturalean, oinarrizkoa da ONCEk nazioarteko DAISY partzuergoa sortzeko eta abiarazteko eginiko ekarpena (http://www.daisy.org/). Partzuergo horren bitartez diseinatu eta kaleratu dute audio digitalean oinarrituriko irakurketa formatu unibertsala.
Nazioarteko kirola: ONCEk eta bere Fundazioak (http://www.fundaciononce.es/) babes sendoa eskaintzen diote Espainiako Batzorde Paralinpiarrari (http://paralimpicos.sportec.es/), baita Europakoari (European Paralympic Committee) eta nazioartekoari (International Paralympic Committee) ere.