Nazioarteko ordezkaritza
Itsuen Munduko Batasuna (World Blind Union) izeneko elkartea sortzeko, garatzeko eta funtzionarazteko konpromiso handiena izan duen kideetako bat da ONCE. Europari dagokionez, ONCEk antzeko ibilbidea egin du EuHorretaz gain, ONCEk asko lagundu du Latinoamerikako Itsuen Erakundea (Unión Latinoamericana de Ciegos) sortzen eta garatzen. Arrazoi historikoak, linguistikoak eta kulturalak direla-eta, munduko eskualde horrek lotura estua du Espainiarekin.ropako Itsuen Batasuneko (European Blind Union) kide gisa, eta emaitza bikainak lortu ditu gizartean.
Horretaz gain, ONCEk asko lagundu du Latinoamerikako Itsuen Erakundea (Unión Latinoamericana de Ciegos) sortzen eta garatzen. Arrazoi historikoak, linguistikoak eta kulturalak direla-eta, munduko eskualde horrek lotura estua du Espainiarekin.
ONCEren Latinoamerikarekiko Kooperazio Funtsa 1985ean sortu zen, laguntzak arautzeko. 1998an, lankidetza sistematizatu bilakatu zen prestakuntzaren eta enplegu sorreraren arloan FOAL (Latinoamerikako itsuei elkartasuna adierazteko ONCE Fundazioa) sortu zenean. Ikusmen desgaitasuna eta itsutasuna duten bost milioi lagun baino gehiago ordezkatzen ditu kontinente horretan.
Esanguratsua da, halaber, ONCEk desgaitasuna duten pertsonen sektoreari oro har egiten dion ekarpena. Adibidez, Europako Desgaitasun Foroari.