Sarrera
Ez da erraza Espainiako Itsuen Erakundearen (ONCE) errealitatea orri gutxitan laburtzea. Larogei urte inguruko erakunde dekano honek ez du inoiz laguntzarako erakundea izatea bilatu; gaur egun, Erakunde hurbila, egonkorra eta zuhurra da, ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako gizarte-zerbitzu espezializatu eta aurrerakoiak ematen dituen erakundea. Oso zerbitzu garrantzitsua da minusbaliotasunaren arloan, mundu osoan erreferentea da; azken batean, gizarteko agente aktiboa da.
Arrakastaren arrazoia ere, gure jokorako produktuak erosiz –benetako eragile ekonomikoa–, konpromisoaren eredu den gizarte espainiarrak emandako babesean bilatu behar da.
Autonomia pertsonala, hezkuntza-arloko arreta, laneko normalkuntza, teknologia berrien eskutik irisgarritasun unibertsala, eta aisiaz eta denbora librez gozatzea pertsonaren garapen integrala. Hauetaz eta beste hainbat gauzaz hitz egiten da orri hauetan; eta ONCEko lehendakari gisa, eskerrak eman nahi dizkiot bertan sartzen denari eta, hortaz, espainiar gizarteari, ONCEri eta bertako jendeari emandako babesagatik eta gu hobeto ezagutu nahi izateagatik.